Entzun eta harpidetu

ENTZUN

Irratiaren bidez programa entzun nahi baduzu, aukera anitzak dituzu:

  • EuskaDigital soilik teknologiari buruz hitz egiten duen irratia da. Bizkaiatik egiten du bere emisioa, eta interneten agerpen handia dute. Gure programa Igandeetan emititzen da, gaueko 10etan, eta Astelehenetan arratsaldeko 7etanIrrati hau Internet bidez entzun dezakezu, radio.euskadigital.net helbidean, eta bere webgunea bisita dezakezu: euskadigital.net
  • Bilbao Hiria Zenbat Gara elkarteak bultzatutako irrati soziala da, diru irabazteko asmorik gabekoa. Haien emisioa guztiz euskeraz egiten da, eta mota guztietako saioak emititzen dira. Gure saioa Astelehenetan arratsaldeko 8etan eta Astearteetan eguerdiko ordu bietan emititzen da. Irrati hau 96.0 FMn Bilbo Hiriko gunean entzun dezakezu, eta bere webgunea bisita dezakezu: bilbohiria.eus
  • Tular Irratia Tendel elkartearen irratia da, bere ekintzak Otxarkoaga auzoan biltzen dituena. Bere programazioa Otxarkoaga auzoan eta internet bidez entzun daitezke. Gure programa Astelehenetan gaueko 9etan emititzen da. Irrati hau 107.7 FMn Otxarkoagan entzun dezakezu edo internet bidez, eta bere webgunea bisita dezakezu: radiotular.blogspot.com.es
  • Uhinak Irratia Araiako haranan sortutako irratia da. 1999tik haien gunearen gizartera bideratutako programazioa egiten dute. Sarean Zehar ere daukate bere programazioaren barruan, Asteazkenetan gaueko 10etanIrrati hau 96.5 FMn Araiako gunean entzun dezakezu, baita Internet bidez ere.
  • Siberia FM irrati sozial eta kultural bat da, bere ekintzak Gasteizen biltzen dituena. Gure programa Astelehenetan eta Asteazkenetan arratsaldeko 8etan emititzen da. Irrati hau 91.8 FM-n entzun dezakezu edo internet bidez, eta bere webgunea bisita dezakezu: www.siberiafm.com
  • Casares Irrati tailerra, Casares-Tomasene Kultur-etxeko espezializazioaren protagonista nagusia izan da 1.991an sortu zenetik. Ez da ohiko irratia, irrati parte-hartzailea eta irekia da. Haien saion artean, gurea ere emititzen dute Astearteetan gaueko 9etan eta asteazkenetan goizeko 9etanIrrati hau Donostialdeko 107.4 FM-n eta internet bidez entzun dezakezu.
  • Santurtzi Irratia 2016an sortutakoa da, Santurtziko bertoko erreferentziako komunikabidea izateko nahian. Haien programazioan tartea egin digute Asteazkenetan eguerdiko 12tan. Irrati hau Santurtziko 107.5 FM-n eta internet bidez entzun dezakezu.

HARPIDETU

Programa irratien bidez ezin baduzu entzun edo podcast nahiago baduzu, plataforma hauetan gaude:

About

Your email will not be published. Name and Email fields are required