Espainiako Poliziak sare sozialak zaintzeko talde berezia sortu du

Berriak

Delitu Teknologikoak Ikertzeko Taldeak ondasunen eta sexu askatasunaren aurkako delituen kontra lan egingo du eta kontsumitzaileak eta, batik bat, adingabeak babestuko ditu.

Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenaren arabera, Interneten egiten diren delituen aurkako borroka indartuko du eta Delitu Teknologikoak Ikertzeko Talde berria sortuko du. Brigada berri horrek, besteak beste, sare sozialetan egiten diren legez kanpoko ekintzak zainduko ditu.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako Delituak Ikerketzeko Taldeak (gaztelaniazko siglak, UIDTIC) teknologia berri horien bidez egindako delituen aurka lan egingo du, eta Espainian eta nazioartean Interneten egiten diren delituak ikertuko ditu.

Talde berri horrek ondasunaren eta sexu askatasunaren aurkako delituen eta haur pornografiaren aurka, eta adingabeak eta, oro har, kontsumitzaile guztiak babesteko lan egingo du. Gainera, ohorearen edo intimitatearen aurkako delituak eragozteko ere lan egingo du eta, horren baitan, sare sozialak ikertuko ditu. Interneten egiten den iruzurra aztertu, eta jabetza intelektuala eta industriala babestuko ditu.

Orain arte, Delitugintza Ekonomikoaren eta Fiskalaren Taldearen baitan dagoen Ikerketa Teknologikoaren Taldeak egin du lan hori.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required