Euskal erabiltzaile batek Facebook AEBetatik kanpo epaitzea lortu du

Berriak

Paueko Apelazio Auzitegiak erabaki duenez, 2010ean erabiltzaile batek Facebookek azalpenik eman gabe kontua ixteagatik egin zuen salaketa epaitu dezake Baionako epaitegiak.

Interneteko erabiltzaileek Facebooken aurka egiten dituzten salaketen inguruko jurisprudentzia ezar dezakeen erabakia eman du Paueko Apelazio Auzitegiak. 2010ean, Ziburuko erabiltzaile batek Facebookek kontua azalpenik eman gabe itxi ziola salatu zuen, baina epaitegiak Baionako auzitegiak kasua epaitzeko eskumenik ez zuela erabaki zuen eta, Facebookek eskatu zuen bezala, kasua Kaliforniako epaitegi batek jarraitzea agindu zuen.

Orain, Paueko apelazio-auzitegiak bertan behera utzi du erabaki hura, eta Baionako auzitegiak baduela eskumenik salaketa hori epaitzeko ebatzi du. Facebooken erabilera baldintzak ulertzeko zailtasunak direla eta, ez dago eskumenen inguruko klausularik inposatzerik.

Euskal erabiltzailearen abokatuaren arabera, “horrelako erabaki bat Frantzian hartzen den lehen aldia da”. Paueko epaitegiaren erabaki horri esker, erabiltzaileek salaketak bizi diren herrialdeetan egiteko aukera izango dute eta, horrela, Facebookeko kontuen itxiera kasuak azkarrago epaitu ahalko dira.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required