Ashton Kutcherrek Steve Jobsena egingo du

Berriak

Apple konpainiaren sortzaileari buruzko pelikulako protagonista izango da. Filma Jobsen lehen pausoekin hasiko da eta enpresa teknologikoak nola sortu zituen azalduko du.

Ashton Kutcher Steve Jobs izango da Appleren sortzaileari buruzko film berri batean. Pelikulak Jobsen ibilbideari errepasoa egingo dio, lehen pausoetatik enpresa teknologikoak sortu zituenera arte.

Variety webguneak argitaratu duenez, ekoizpen independente bat izango da eta Jobs izango du izenburu. Matt Whiteleyk idatziko du gidoia eta Joshua Michael Sternek zuzenduko du pelikula.

Ashton Kutcherrek “Two men and a half” telesaila grabatzen amaitzen duenean hasiko omen dira pelikula filmatzen.

Hala ere, Kutcher protagonista izango duen filma ez da Stebve Jobsi buruz egingo duten bakarra. Sony Pictures Studios ekoiztetxeak 2011n kaleratu zuten Jobsi buruzko biografian oinarritutako pelikula egingo du.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required