Gazteek Internet aukeratzen dute entretenimendurako

Berriak

Egungo gazteek Internet erabiltzen dute aisialdian entretenimendu gisa, 30 urte baino gehiagoko helduek ordea, telebista dute nahiago.

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologiko Kabineteak, hedabideen kontsumoaren inguruko ikerketa bat egin du 15 eta 29 urte arteko gazteen eta 30 urte baino gehiago dituzten helduen artean.

Ikerketaren arabera, galdeketa erantzun duten gazteen % 53k azken urtean Internet erabili du tarte libreetan, helduen artean % 16k baino ez. Horien artean % 59k nahiago du telebista. Lagunen artean komunikatzeko tresna gisa erabiltzen dute gehienbat 15 eta 17 urte arteko nerabeek, Tuenti edo Facebook bezalako sare sozialen bidez.

Hala ere, egunero informatzeko hedabide erabiliena telebista da, bai gazte zein helduen aldetik. Horretan ados daude, gazteen % 43, eta helduen, % 45. Gazteen artean % 41ek Internet erabiltzen du informazio iturri gisa, 30 urte baino gehiagokoen artean ordea, % 16k baino ez.

Inkestak dio EAEko gazteek oso gutxi irakurtzen dutela prentsa idatzia informazioa jasotzeko (% 10ek) eta irratia oraindik ere gutxiago (% 3). Datuen arabera, badirudi joera hau alderantzizko bihurtzen dela pertsonak nagusitzen doazen heinean.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required