Megauploaden sortzaileak hilean 37.000 euro jasoko ditu

Berriak

Dotcomen kontuak blokeatu zituzten urtarrilaren 20an, Interneteko pirateriari aurre egiteko operazio batean Megauploadeko beste bi arduradunekin batera atxilotu zutenean.

Zeelanda Berriko epaile batek Kim Schmitz “Dotcom” Megaupload Interneteko atariaren sortzaileak, AEBetara estraditatuko duten erabaki arte, bere bankuko kontutik hilean 48.860 dolar (37.000) euro jasotzeko agindua eman du, bertoko hedabideek adierazi dutenaren arabera.

Dotcomen kontuak blokeatu zituzten urtarrilaren 20an, Interneteko pirateriari aurre egiteko operazio batean Megauploadeko beste bi arduradunekin batera atxilotu zutenean.

Gaur egun, Dotcom eta atxilotutako beste hiru arduradunak Zeelanda Berrian daude, baldintzapean aske baina zaintza elektroniko bidez zainduta. Gainera, Internet erabiltzea debekatu diete eta, abuztuan, AEBetara estraditatuko dituzten erabakiko dute epaileek.

Epialeak Dotcomek jasoko duen diru horretatik, 16.290 dolar (12.335 euro) Poliziak atxilotu aurretik Zeelanda Berriko bonoetan egindako inbertsioari esker jasotzen dituen irabazietatik jasoko du.

Gainerakoa, 245.135 dolar (185.665 euro) dituen bankuko kontutik jasoko ditu. Gainera, Auzitegi Gorenak Megauploaden sortzaileari Mercedes Benz etxeko kotxea itzultzea ere agindu du.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required