Appleren iPad berriaren tenperaturak polemika eragin du

Berriak

Konpainiak azaldu duenez, iPad berria produktuaren “zehaztapen termikoen arabera” dabil, baina arazoren bat izanez gero, zerbitzu teknikoan jakinaraztea eskatu diete erabiltzaileei.

iPad berria kaleratu zutenetik, zenbait erabiltzailek eta adituk iPad berria aurrekoa baino gehiago berotzen dela adierazi dute. Hala ere, Applek azaldu duenez, iPad berria produktuaren “zehaztapen termikoen arabera” dabil, baina arazoren bat izanez gero, Apple Care Appleren zerbitzu teknikora jotzea eskatu diete erabiltzaileei.

Appleren gailu berriak merkatua asaldatu du. Salgai izan den lehen asteburuan, konpainiak hiru milioi ale baino gehiago saldu ditu eta baita marka berria ezarri ere. Hala ere, erabiltzaileetako batzuk iPad berria behar duena baino gehiago berotzen dela argitaratu dute hainbat ataritan.

iPad berriari buruz argitaratu diren lehen iritziek aurretik Appleren iPhone 4 eta iPhone 4S gailuek izandako arazoak ekarri ditu gogora. iPhone 4aren kasuan, sakelako telefonoak estaldura arazoak zituen eta Applek, azkenean, arazoa onartu eta akatsak zuzendu behar izan zituen, berriro merkaturatu aurretik.

iPhone 4S berriaren harian, berriz, erabiltzaileek bateria akatsak salatu zituzten. Erabiltzailea herrialde batetik bestera bidaiatzen ari bada, toki bakoitzeko ordua hartzeko Setting Time Zone zerbitzuan akatsa topatu zuen Apple etxeak berak. Konpainiak estreinatu berri zen iOS 5 sistema berrituta konpondu zuen arazoa.

iPad berria gehiegi berotzen dela esaten dutenei erantzuteko, oraingoz, gailuak dituen ezaugarriak azaldu besterik ez du egin konpainiak eta produktu berri hori bere “zehaztapen termikoen arabera” dabilela esan du.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required