Applek iPad berriaren hiru milioi ale baino gehiago saldu ditu

Berriak

Ostiraletik aurrera, iPad berria Apple Online Store eta Apple Retail Store atarietan eta, besteak beste, Espainiako denda ofizial batzuetan eskuratu ahalko da.

Applek iPad berriaren hiru milioi ale baino gehiago saldu dituela iragarri du. Joan den martxoaren 16an, 12 herrialdetan jarri zuten salgai gailu berria. Konpainiak marka berria egin du eta aurrikuspenak gainditu ditu.

Urtearen hasieratik, iPad berriari buruzko zurrumurru ugari sortu dira. Applek gailu berri bat aurkeztu behar duen bakoitzean bezala, ikusmira handia sortu da eta, azkenean, joan den martxoaren 7an, Tim Cookek egin zuen iPad berriaren aurkezpena.

Retina Display pantaila, prozesadore berria, 4G konexioa eta ahotsa ezagutzeko aukera dira gailu berriaren ezaugarri nagusienak.

iPad berria eskuragarri dago AEBetan, Alemanian, Australian, Kanadan, Frantzian, Hong Kongen, Japonian, Puerto Ricon, Erresuma Batuan, Singapurren, Suitzan eta AEBetako Birjina uharteetan.

Gainera, ostiraletik aurrera, Apple Online Store eta Apple Retail Store Interneteko atarietan, eta herrialde hauetan eskuratu ahalko da: Austria, Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Liechtenstein, Luxenburgo, Macau, Mexiko, Zeelanda Berria, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Errumania eta Suedia.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required