Inprimazioa ezabatzen duen inprimatzailea

Berriak

Cambridge Unibertsitateko zientzialariak inprimazioa ezabatzen duen inprimatzailea asmatu dute; orriak berrerabiltzeko tinta kentzen duen gailua.

Erresuma Batuan orrietako tinta ezabatzeko laser berezi bat asmatu dute.

Egunero erabiltzen ditugun orrietako askok, bulegoetan esaterako, birziklatzeko paperontzian amaitzen dute.
Cambridge Unibertsitateko zientzialariak irtenbide eraginkor bat lortu dute eta laser berezi batekin orrietatik tinta ezabatzeko gailua asmatu dute.

David Leal-Ayala ikerketan parte hartu duen zientzialarietako batek New Scientist aldizkarian azaldu duenez tonerra lurrunduz lortzen dute. Erronka nagusia, tinta ezabatu baina papera kaltetzen ez duen energia nahikoa lortzea zen. Hainbatetan probatu ostean, azkenean, taldeak helburua lortu du.

“Hirutan egin dugu orri berean eta emaitza onak lortu ditugu”, esan du Leal-Ayalak.

Ideiak onura ekologikoak ekarriko dituela esan dute, papera lortzeko baso-mozketa gutxituko duelako, baita birziklatzeko beharrezkoa den karbono isurpena ere.

Toshibak dagoeneko tinta ezabatzen duen gailu bat du, baina asmaketa ingelesarekin alderatuta, japoniarrak disolbatzaile kimikoak erabiltzen ditu.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required