Twitterrek Posterous Spaces blogen sare soziala eskuratu du

Berriak

Erosketaren helburua edukiak Sarean edo sakelako telefonoen bitartez era errazean partekatzeko produktu “berritzailea” eskaintzea da.

Twitterrek Posteorus erabiltzaileekin informazioa Interneten edo sakelako telefonoen bitartez partekatzeko zerbitzua erosi du. Hala ere, Posterous Spaceseko erabiltzaileek sare soziala orain arte bezala erabiltzen jarraitu ahalko dute.

Bi enpresek blog ofizialetan iragarri dute erosketa. Posterousekin edukiak Sarean edo sakelako telefonoen bitartez era errazean partekatzeko produktu “berritzailea” eskaini nahi du Twitterrek.

Bi konpainiek Posterousek orain arte bezala funtzionatzen jarraituko duela azaldu dute, eta aldaketaren bat eginez gero, erabiltzaileak aldez aurretik ohartaraziko dituztela jakinarazi dute. Gainera, datozen asteetan segurtasun kopia egin nahi dutenentzat azalpenak emango dituztela ere esan dute.

Twitterrek azaldu duenaren arabera, Posterouseko langileek sare soziala hobetzeko lanean jarriko dute. Oraindik ez dute erosketaren prezioa zein den zehaztu.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required