Android Marketek izena aldatu du: Google Play da orain

Berriak

Duela hiru urte eta erdi jarri zuen abian Googlek ‘smartphone’ eta ‘tablet’ mugikorrentzako aplikazioak jaisteko Android Market online denda.

Gehiago saldu eta Apple konpainiari eta amazon.com-i lehia egiteko asmoz, Google-k izena aldatu du dio musika, liburuak eta aplikazio digitalak jaisteko bere online dendari: Android Market deitutakoa Google Play izango da orain.

‘Smartphone’ eta ‘tablet’ mugikorrentzako aplikazioez gain, beste hainbat eduki gehiago ere eskaintzen dituela kontsumitzaileek argi izan dezaten egin du aipatu aldaketa Googlek.

“Erabiltzaile batzuek Androiden ikonoa ikusten dute pantailan eta soilik aplikazioak jaisteko dela uste dute”, deitoratu du Chris Yerga Androiden eduki digitalen zuzendariak.

Android Market duela hiru urte eta erdi jarri zuen abian Googlek, Android sistema operatiboa erabiltzen duten mugikorrentzako aplikazioak erabiltzaileen eskuragarri jartzeko.

Duela urte eta erdi, eskaintza zabaldu zuten eta aplikazioez gain, liburu elektronikoak, musika eta bideoak eskaintzen hasi ziren, Apple eta Amazon nagusi diren merkatuta barneratuta.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required