Visak sakelako telefonoaz ordaintzeko aplikazioa aurkeztu du

Berriak

Erabiltzaile batek beste bati ordainketak egiteko edo dirua bidaltzeko aukera eskaintzen duen P2P (person to person) aplikazioaren berri eman du Visak Bartzelonako kongresuan.

Londreseko Olinpiar Jokoetako hiri olinpikoan autobus txartela ordaintzeko edo erosketa txikiak egiteko aukera eskainiko du Visak Bartzelonako Mobile World Congressen (MWC) aurkeztu duen sistemak. Horren bidez, erabiltzaileak telefonoa erabili ahalko du zerbitzu hori erabiltzeko prestatuko diren saltokietan ordaintzeko. Ekimen berri hori Visak Lloyds bankuarekin eta O2 konpainiarekin lortu duen akordioari esker jarriko dute martxan.

Visak MWCn aurkeztu duen berritasunetako bat P2P (pertsona batek beste bati) ordainketa aplikazioa da. Erabiltzaileak dirua bidali diezaioke beste bati, hori erabilita.
Erabiltzaileak 20 euro baino gehiago bidali nahi baditu, aplikazio horretarako sortutako kode bat erabili beharko du. Kode hori ez da txartelaren PIN zenbakia bezalakoa izango eta, hortaz, etorkizunean beste erreminta batzuekin elkartu ahalko da.

Telefonoa maiz galtzen dutenek ez dute arduratzeko arrazoirik izango; izan ere, banketxeari edo sakelakoaren konpainiari abisatzea nahikoa izango da, kontua bertan behera uzteko.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required