Pantaila kalitatearen alde egin du Applek iPad tablet berrian

Berriak

Retina Display pantaila, prozesadore berria eta 4G konekzioa dira iPad berriaren ezaugarri nagusiak. Hilaren 23an iritsiko da gurera, 499 dolarretan merkeena. iPad 2ak salgai jarraituko du, merkeago.

Apple etxeak iPad tablet berria aurkeztu du asteazken honetan San Frantziskon eta Londresen (streaming bidez bigarren hiri honetan). Retina Display pantaila, prozesadore berria, 4G konekzioa eta ahotsa ezagutzeko aukera dira gailu berriaren ezaugarri nagusienak.

Azkenean, ez iPad3 ezta iPad HD ere. Apple etxeak ez dio abizenik jarri produktu berriari, eta ‘iPad berri’ gisa aurkeztu dute. Martxoan zehar iritsiko da munduko herrialde ezberdinetara, 499 eta 829 dolar bitarteko salneurrian. Espainian hilaren 23an jarriko dute salgai.
Hirugarren tableta honek Retina Display pantaila izango du, 2048 x 1536 berezimenarekin eta pulgadako 264 punturekin. ”Telebista pantaila handi batek baino berezimen handiagoa”, esan du Phil Schillerrek aurkezpenean. Aurretik iPhone 4 eta 4S gailuetan erabili izan du Applek teknologia hau.

Pantaila kalitatearen alde egiteaz gain, prozesadore berria ere jarriko diote iPad 3ari: nukleo bikoitzeko A5 bat. Zurrumurruek aurreratu bezala, gailuak 4G LTE konektagarritasuna izango du, eta ahotsa ezagutzeko aukera eskainiko du. Ingelesez, frantsesez, alemanez eta japonieraz diktatu ahalko zaio iPad-ari.

Kamera berria ere iragarri dute: 5 megapixeldun kamera potenteago bat. Etxeak azaldu duenez, iPhone 4Saren teknologia du, eta kalitate handiko bideoak grabatzeko aukera ematen du, irudia egonkortuz gainera.

iPad 2-a oraindik salgai, baina merkeago

iPad 2 dendetan salgai mantanduko duela ere iragarri du Apple etxeak, baina aurrerantzean merkeagoa izango da: 399 euro.

Horrela, gailu berriaren bi modelo kaleratu beharrean, hirugarren tablet bakarra plazaratuko dute, eta bigarren iPada utziko dute maila txikiagoko modelo gisa.

Erronka: iPhone 4Saren ondoren aurpegia garbitzea

Tim Cook Apple etxeko kontseilari delegatuak aurkezpenean esan duenez, ”tabletak birdefinitzen ditu” gaur aurkeztutako gailuak, eta urtean zehar berrikuntza gehiago aurkeztuko dituztela iragarri du.

Edonola ere, erronka handia zuten Applek asteazken honetan. iPhone 4S gailuaren aurkezpena, Steve Jobs hil zenetik Cookek egin zuen lehena, ez zen batere arrakastatsua izan eta, orain, aurpegia garbitu behar zuen.

Appleren helburua, besteak beste, Android Asus Pad Transformer Infinity, Samsung Galaxy Tab 2 10.1, Acer Iconia Tab A700 eta Motorola Xoom 2 Media Edition gailuekin lehiatzea da.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required