Facebookek pertsonaia ospetsuen profilak egiaztatuko ditu

Berriak

Hemendik aurrera, kontua egiaztatu duten erabiltzaileek kokatze hobea lortuko dute.

Facebookek pertsonaia ospetsuen profilak egiaztatuko ditu eta, gainera, izengoiti bat erabiltzeko aukera emango die erabiltzaile horiei. Hemendik aurrera, kontua egiaztatu duten erabiltzaileek kokatzea hobea lortuko dute.

TechCrunch webguneak argitaratu duenez, Facebookek erabiltzaileei kontuak benetako izenarekin sortzera behartzeko neurri berriaren abiapuntua dira egiaztatutako kontu berri horiek. Jendeak iruzurtien kontuetan harpidetzea ekidin nahi du sare sozialak eta, gainera, Twitterren aurkako lehian arma bezala ere erabili nahi du.

Jarraitzaile asko dituzten erabiltzaile batzuei bakarrik eskainiko die Facebookek kontua egiaztatzeko aukera. Sare sozialak identifikatzeko argazki bat eskatuko du eta egiaztapenaren ostean irudi hori ezabatu egingo du. Horrez gain, pertsonaia ospetsuek izengoitia erabili ahal izango dute.

Twitter eta Google+ sare sozialek profilak egiaztatzeko erabiltzen dituzten programek ez bezala, Facebookek ez du kontu horiek identifikatzeko ikurrik erabiliko.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required