Internet erabiltzea debekatu diote Megauploadeko sortzaileetako bati

Berriak

Mathias Ortmann behin-behinean libre utzi dute, baina epaileak hainbat baldintza ezarri dizkio, tartean Internet erabiltzeko debekua.

Zelanda Berriko auzitegi batek aske utzi du, baldintzapean, Mathias Ortmann Megaupload webgunearen sortzaileetako bat. Epaileak 17 baldintza ezarri dizkio eta horien artean Internet erabiltzeko debekua dago.

Behin-behinean aske utzi duten Megauploadeko hirugarren exekutiboa da Ortmann. Joan den urtarrilaren 20an atxilotu zuten Aucklanden, Kim Schmitz Megaupload webgunearen fundatzailearen luxuzko etxean.

Megauploaden kontrako polizia-operazioa urtarrilaren 19an hasi zen AEBetan eta Europan.

AEBek Megauploadeko zazpi zuzendari epaitu nahi ditu, horietako lau Zelanda Berrian atxilotu zituzten eta, ondorioz, haien estradizioa eskatuko du.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required