Yahoo!ren presidenteak dimisioa eman du

Berriak

Webgune handienetako bat izan den arren, enpresa eraldatzeko eta negozio berriak bilatzeko prozesuan dago murgilduta hazi ahal izateko.

Roy Bostock Yahoo! Inc-en presidenteak eta konpainiako beste hiru zuzendarik dimisioa eman dute konpainiako barne eztabaida dela eta. Besteak beste, Alibaba Groupen eta Yahoo! Japanen enpresak izan beharko lukeen parte-hartzearen inguruan sortu dira desadostasunak.

Webgune handienetako bat izan den arren, orain porrot egiteko zorian dago eta negozio berriak bilatzeko prozesuan dago murgilduta hazi ahal izateko. Hori dela eta, atzo Alfred Amoroso Rovi Corpen kontseilari ordezkari ohia eta Maynard Webb eBayren eragiketa zuzendari ohia kontseilari independente izendatu dituzte.

Inbertsoreek gogor kritikatu izan dute Yahoo!ren Zuzendaritza batzordea konpainian aldaketak egiteko gai izan ez delakoan.

Bostock 2003an sartu zen Yahoo!ren zuzendaritza batzordean, eta konpainiako akziodunen kritiken jomugan egon da beti. Bostocki eta Jerry Yang Yahoo!ren fundatzaileari leporatu zieten Microsoftek 2008an konpainia erosteko egindako eskaintza errefusatu izana.

Roy Bostockek bere postuan jarraituko du beste bi hilabetez, konpainiaren urteko batzarra arte.

This entry was posted in Berriak.

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required