Applek produktu guztiak sal ditzake berriro Alemaniako online dendan

Berriak

3G teknologia zuten produktuen salmenta bertan behera utzi zuten Motorolak abenduan jarri zuen salaketa bat dela eta.

Apple konpainiak iragan ostiralean baieztatu zuenez 3G teknologia duten iPhone eta iPad produktuak saltzen hasteko baimena du Alemaniako online dendan. Behin behineko neurri gisa, bertan behera geratu ziren produktu horien salmentak Motorola Mobility Holdingsek aurkeztutako salaketa baten harira, abenduan.

“IPaden eta iPhoneren modelo guztiak saltzen hasiko gara berriro berehala Alemaniako online dendan”, adierazi zuen Alan Hely Appleren bozeramaileak, behin behineko debekua bertan behera geratu zela jakinarazi ondoren.

Helyk ez zuen argitu salmente zehazki noiz hasiko zen, baina “berehala” izango omen da.

Mannheimeko epaitegi batek debekatu egin zion Appleri 3G teknologiadun produktuak saltzea Alemanian, Motorolaren sakelako telefonoen patenteren bat urratu zuelakoan.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required