Aste honetan, denboraldiaren azken saioan, Terra webgunearen itxiera komentatzen dugu, Erresuma Batuan 5Grako egiten ari diren prestakuntzak kontatzen ditugu eta Karsperskyren azken debekuak zehazten ditugu.


Jaitsi

Bideo formatuan ere eskuragarri:

Aste honetan Googleri ezarritako isun historikoa aztertu dugu, Appleren iPhone-a atera zeneko hamargarren urteurrena dela gogoratu dugu, ordainduzko telebistaren eskaintza berriak aipatu ditugu eta Europan 5G teknologia bere lehenengo urratsak ematen ari dela aurreratu dugu.


Jaitsi

Aste honetan WWDC bilkuran izan diren software berrikuntzak aztertu ditugu, iMac Pro eta iPad Pro berriak komentatu ditugu, Homepod-en ezaugarriak ezagutu eta zeharkako zuntza zer den azaldu dugu.


Jaitsi

Bideo formatuan ere eskuragarri:

Gaurko saioan Kantabrian zuntzerako azpiegitura bat eraikiko dutela kontatu dizuegu, Wifi4EU, Europar Batasunak hiriburu handietan wifi konexioa ezartzeko proiektua azaldu dizuegu. Uber, Cabify eta taxien arteko guda aipatu, Futbola 4Kn eta 2020an gertatuko diren aldaketa batzuk aipatu ditugu.


Jaitsi

Bideo formatuan ere eskuragarri:

Aste honetan WannaCry eraso erraldoia eta egon diren erreakzioak aztertzen ditugu. Gainera, Uberren gatazka epaitegietan Europara heldu da, Roaming-aren bukaera heltzeko prest dago eta futbolaren eskubideak telebistan saldu dira hurrengo denboraldietarako.


Jaitsi

Aste honetan, WhatsApp aren posizioa partekatzeko funtzioa eztabaidan daukagu, eta horretaz aparte, Nintendo switch eta 2DS berria aztertzen dugu, Amazon Underground zer den azaltzen dugu desagertzen den einean eta Euskaltelen zuntzaren egoera hobetzen ari dela kontatzen dugu.


Jaitsi