Twitter eta Google+, Facebooken nagusitasunarentzat mehatxu

Berriak

Adituen arabera, egun liderra den Facebook hirugarren postuan egongo da urte bete barru, Twitter eta Google+-en atzetik.

Adituek, enpresariek eta enpresa zuzendariek esan dutenez, Twitter mikroblog sareak eta Google+ sare sozialak lidergoa kenduko diote Facebooki. Profesionalen aburuz, sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira eta horregatik inbertitzen da sektore horretan.

OBSk (Online Bussines School) enpresetako zuzendariei, ‘on-line’ marketingaren arloko profesionalei eta negozio ikastetxeen ordezkariei egin dien inkesta bati erantzun diotenen % 70,27k Google+-ek eta Twitterrek Facebooki lekua kenduko diotela uste dute. Adituek diotenez, Facebook, egungo liderra, hirugarren postuan egongo da urtebete barru.

Hala ere, dirudienez, Facebook erabiltzen dute gehien oraindik, bezeroen fideltasuna sustatzeko eta iragarki komertzialak argitaratzeko. Youtube ere publizitatea hedatzeko tresna eraginkorra dela aipatu dute.
Ikerketa honen arabera, sare sozialek posta elektronikoa ere ordezkatuko dute.

Non inbertitu datozen sei hilabeteetan?

Inkestari erantzun dioten adituen iritziz, gero eta inbertsio gehiago zuzenduko dituzte sare sozialetara. Galdeketari erantzun diotenen herenak (% 32,43) sare sozialen akzioen prezioa bere horretan geldituko dela uste dute. % 10,81ek baino ez dute uste burtsan akzioen prezioak behera egingo duenik.

Facebook burtsara irten ostean, sei hilabetean Facebooken kotizazioak gora egingo duela esan dute adituek; % 64,86 daude horren alde; % 21,62k behera egingo duela uste dute; eta % 13,52k akzioaren prezioak eutsi egingo diola adierazi dute.

This entry was posted in .

About

You may also like...

Your email will not be published. Name and Email fields are required